GURE ENPRESAREN AURKEZPENA

Laguntzagure helburu bikoitzeko enpresa da. Alde batetik, mendekotasun gradu bat daukaten pertsona heldu edota erretiratuen beharrak asetu; eta beste alde batetik, immigranteak lagundu, lan bat eskainiko diegu, gizarteratu dadila.

Adineko pertsonen beharrak asetzeko hainbat zerbitzu eskainiko ditugu. Eskainiko ditugun zerbitzuak bi motatan zatitu daitezke. Alde batetik, oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditugu (garbitasuna eta higienea, medikazio kontrola eta konpainia), eta bestetik gehitu ahal diren hautazko zerbitzuak (etxeko lanak edo garbiketa eta ariketa fisikoa).  

Mendekotasun gradu bat daukaten pertsonak laguntzak jasotzen dituzte gobernuaren aldetik, beraz haien poltsikotik ez dute diru gehiegi ordaindu beharko (mendekotasuna izateagatik jasotzen duten dirua gehi kantitate txiki bat kobratuko diegu). Ondorioz, bezeroek ez dute errenta-maila oso altua izan beharko. Hirurogeita bost eta laurogei bitarteko pertsonetarako dago bideratuta enpresa, eta hiri-eremuko enpresa izango da. Ideia Bilbon hastea da, agian beranduago, ondo badoa, leku gehiagotara hedatu.

Garrantzitsua da enpresaren balio soziala nabarmentzea. Immigranteen saila oso hurbil tratatuko dugu, kanpotik datozen pertsonak lagundu nahi ditugu, gehienak hona datozenean ez baitituzte ez ikasketik, ez lanik, batzuetan ez dute ezta gure hizkuntza kontrolatzen. Horregatik egingo dugun lehenengo gauza immigrante hauei prestakuntza bat eskaintzea izango da, bakoitzak behar duenaren arabera (hizkuntza oso txarto kontrolatzen duenari, hizkuntza klaseak, adibidez).

Ondorioz, faseetan zatituko dugu proiektua: lehenengo, enpresan parte hartu nahi duten langileak aurkitu, gero, formazio bat eskaini langile hauei, eta azkenik adinekoei zerbitzua eskaini. Bai immigranteak bai mendekotasun egoeran dauden pertsonak laguntzak jasotzen dituztenez, nahiko aprobetxatuko dugu gobernuak ematen dituen diru-laguntza horiek formakuntzarako. Gero, eskaintzen dugun zerbitzuaren truke dirua jasoko dugu ere, irabaziak lortzeko.